Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXI. sariaren banaketa ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/04/08, 19:00
Kokapena
Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, apirilaren 8an, 19:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroaren areto nagusian, Donostian, Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXI. Sariaren banaketa ekitaldia egingo da.
Asier Odriozola Otamendi doktoreak eta Oscar Candendo Zabala doktoreak ex aequo jasoko dute aipatutako saria, ‘El vals de Amaya. Regionalismo, ópera vasca y música española (1879-1920)’ y ‘Vicente Goicoechea Errasti (1854-1916): un compositor de música religiosa en el contexto del motu proprio Tra le sollecitudini. 2 volúmenes’, lanengatik, hurrenez hurren. Era berean, Aurelio Sagasetak saria jasoko du, musika munduan egindako ibilbidea aitortzeko.
Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarri eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkizia ekitaldiaren buru izango dira.
Bukatzean, Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko lanak joko ditu emanaldi labur batean.
Ekitaldia irekita egongo da, eta edukiera mugatua izango du.