Zientziarekiko otorduak Lascarayn
Noiz eta non
2015/03/18 2015/03/18
Deskribapena
Asteazken honetan, martxoak 18, 13.30etan, ‘Zientziarekiko otorduak Lascarayn' burutuko da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideohitzaldietarako aretoan. Oraingo honetan, hizlaria Joao Andres Carrico doktorea izango da, Lisboako unibertsitatearen medikuntza fakultateko ikertzailea, eta aurkezpenaren izenburua ‘Next Generation Sequencing for pathogens applied to epidemiological studies'.
Ikertzaile gazte honek biologia konputazionalaren eremuan burutzen du bere lana, hau da, informatikaren arloko jakintza biologian aplikatuz. Bioinformatikari bat da, hortaz. Bere ikertaldeak mikroorganismo patogenoen informazio genetikoa eta aztarna genetikoaren erabilera aztertzen du, epidemien analisirako. Artikulu ugari argitaratu du, mikroorganismo patogenoen sekuentziazio masiboaren teknologia berrien erabilerari buruz. Hitzaldia ingelesez emango da oso-osorik.
