euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Bilingualism Matters aurkezteko ekitaldia

Noiz eta non

2015/03/18 2015/03/18

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 18, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, 15.00etan hasita, Bilingualism Matters aurkezteko ekitaldia egingo da, Advancing the European Multilingual Experience (AThEME) nazioareko proiektuaren barruan dagoena, Gogo Elebiduna taldeak antolatuta. Proiektu honetan Europako 8 herrialdetako 17 erakundeetako ikertzaileek Europako eleaniztasuna ikertzen dute kognizioa, hizkuntza, eta gizarteari lotutako gaiak aztertzeko helburuaz.

UPV/EHUren Gogo Elebiduna taldeak hizkuntza nola ordezkatzen eta prozesatzen den aztertzen du, bereziki, zeintzuk diren mintzaira ordezkatu eta prozesatzeko ezaugarri unibertsalak eta zeintzuk aldatzen diren hizkuntza bakoitzaren espezifikotasunaren arabera.

Aurkezpen ekitaldia irekita egongo da interesik lukeen edonorentzat eta bertan hartuko dute parte:
• Antonella Sorace irakaslea (University of Edinburgh) (via SKYPE).
• Itziar Laka irakaslea (UPV/EHU).
• Vanja Kljajevic dokt. (Ikerbasque Research Fellow, (UPV/EHU).
• Joana Acha dokt. (UPV/EHU).
• Mikel Santesteban dokt. (Ramón y Cajal Research Fellow, UPV/EHU).