euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Dibulgazio zientifikoa, ipuin zehaztugabea

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/18 Noiz arte: 2015/03/16

Deskribapena

Asteazkena, martxoaren 18an, 12.00etan, Donostia International Physics Center (DIPC), Donostian, Ana Montserrat Rosell kazetariak mintegi bat eskainiko du: ‘La divulgación científica. Un cuento inexacto'. Honek 2008an sortu zenetik, dibulgazio zientifikoko Tres14 saioa zuzentzen du La 2-en.

Zientzia dibulgatzea edo komunikatzea ezaguera dibulgatzea da. Ezagutza zientifikoa, komunikabide generalisten bitartez zabaldutako beste edozein gaik erabilitako tresnez baliatzen da eta antzeko trabak sortzen zaizkio. Dibulgazio zientifikoaren helburua ulertzeak eta haren helmena neurtzeak arrakasta izaten lagun diezaguke ipuin eta istorio zientifikoak sortzerako orduan. Hitzaldi honek helburu horiek zehazteaz gain, ikerketa edo albiste zientifiko bat aukeratu eta publiko orokorrarentzat erakargarria bihurtzeko erabiltzen diren tresna nagusiak izango ditu mintzagai.

Ana Montserrat Rosell Informazio zientzietan lizentziatu ondoren, Bartzelonako Unibertsitate Automoan Gidoilaritza Masterra egin zuen. Halaber, Camino a la Inmortalidad dokumental zientifikoa eta Imprescindibles seriaren egilea da. Lehenago, produkzio nazional zein internazionaleko hainbat dokumentaletan gidoilari eta zuzendari lanak egin ditu eta entretenimendu eta fikziozko telesailetan ere aritu da. Zientzia eta inguratzen gaituen mundua ulertzeko duen grinak bere lanbidea ikus-entzunezko zientziaren komunikaziora bideratzera eraman du.

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa