euskaraespañol

Redes sociales campusa

NUPeko antzerki taldeak Besos obra aurkeztuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/25 Noiz arte: 2015/03/24

Deskribapena

Martxoaren 25ean, asteazkena, 18:00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola ikastegiko auditoriumean, Donostian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko antzerki taldeak Besos obra taularatuko du. Óscar Orzaiz da zuzendaria.

Sarrera librea eta doakoa izango da.

Besos (Carles Alberola eta Roberto Garcíarena) komedia dibertigarria da, musika ukituak dituena eta bihotzaren eta giza harremanen inguruko gaiei buruzkoa: maitasun ezinezkoak, bikote perfektuegiak, pertsona aprobetxatuak… Camilo Sestoren, Mari Triniren, Dyangoren, Peralesen edo Mocedadesen kantekin batera. Hainbat eszena barregarrik ikusleei irribarrea aterako diete.

Happeninga
Aldez aurretik, 17:00etan, UPV/EHuko Ignacio María Barriola ikastegiaren inguruetan, Campuseko antzerki taldeak bat-batekotasunez, sormenez eta probokazioz beteriko ekitaldi erakargarria egingo du, Maite Agirreren zuzendaritzapean; En busca de besos. Hain zuzen ere, hori egingo dute, ikasleen artean ibiliko dira eta era guztietako musuez hitz egingo diete: misteriotsuak, sentsualak, kapritxozkoak, mutuak, maiteminduak, desesperatuak… Halaber, aipatu ikastegiko auditoriumera hurbiltzera gonbidatuko dituzte, egiaztatzeko bakoitzak espero dituen musuak aurki ditzakeen Nafarroako Unibertsitate Publikoko antzezleei eskainiko zaien ikuskizunean.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa