euskaraespañol

Redes sociales campusa

'Errepublikanismoa Gipuzkoan (1828-1923)' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/13 Noiz arte: 2015/04/10

Deskribapena

Astelehena, apirilaren 13ean, 19.00etan, Liburutegi Nagusian (San Jeronimo, Ekitaldi Aretoa), Donostian, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratutako ‘Errepublikanismoa Gipuzkoan (1828-1923)' liburua aurkeztuko da. Lana Unai Balustegi Historia Garaikidean doktoreak idatzi du eta Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak aitzinsolasa egin du.

Liburua errepublikanismoari buruz euskaraz idatzi den lehendabiziko lana da.

Aurkezpen ekitaldian liburuaren autoreak burututako ikerketaren nondik norakoa azalduko du Esteban Antxustegi UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologiaren Sailaren irakaslearekin batera.

Sarrera librea da.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa