-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Hizkuntzen erabilerak (eta ez elebiduntasunak bakarrik) eragiten dio kontrol inhibitorioari
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
-
La suerte de que un MIR pueda elegir Medicina de Familia y Comunitaria
‘Matematikak eguneroko bizitzan' hitzaldi zikloa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/04/16 Noiz arte: 2015/04/30
Deskribapena
Ostegunean, apirilak 16, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), ‘Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana' hitzaldi zikloaren hamabigarren edizioari hasiera emango zaio. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio. Zikloa osatzen duten hiru hitzaldiak apirilaren 16an, 23an eta 30ean burutuko dira Bidebarrieta bibliotekan, 19:30etan. Sarrera librea izango da.
Hitzaldi ziklo hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.
Antolatzaileen adierazi dutenez, "eguneroko bizitzan egiten ditugun ia jarduera guztiek matematiken beharrizana dute, nahiz eta batzuetan ezkutatuta izan: telefono mugikor batetik hitz egin, kamara digital bat erabili, bankuetako kutxazain automatikoetatik dirua atera, mapa bat erabili, satelite bidezko telebista ikusi, ordenagailua edo Internet erabili, aseguru bat egin, inbertitu edo mailegu bat eskatu, etxebizitzak eraiki… eta abar luze bat".