-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Hezkuntza Eskubidearen aldeko X. Jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2015/04/21 Noiz arte: 2015/04/20
Deskribapena
Asteartean, apirilaren 21ean, 09:00etatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian (Tolosa etorbidea 70, Donostia), Hezkuntza Eskubidearen aldeko Jardunaldiak izango dira. Garaian-Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeak eta "Hezkuntza, Kultura eta Gizartea" Prestakuntza eta Ikerketarako Unitateak antolatu dituzte (UPV/EHUkoak dira biak), Alboan, UNICEF eta Save the Children erakundeek lagunduta, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea dela eta. Aurtengoa hamargarren edizioa izango da.
"Lehenengo hitzaldia Alboan elkarteko María Lezaunek emango du, eta Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren oinarriak azalduko dizkigu; kanpaina hori Euskadin ere egiten da. Bigarren hitzaldia, berriz, Save the Children erakundeko Eva Silvanena izango da, eta erakunde horrek martxoan argitaratutako txostena aurkeztuko digu. Bertan, Espainiako haurrek hezkuntza eskura izatean eragina duten faktoreak aztertzen dira: eskolakoak, familiakoak eta gizartekoak. Bestalde, hirugarren hitzaldia UNICEFeko Euskal Herriko Batzordeko Elsa Fuentek emango du, eta haurrek eta nerabeek hezkuntza arloan dituzten eskubideen oinarriak azalduko dizkigu. Goiza amaitzeko, Pascal Plissonen Camino a la Escuela filmaren inguruko bideoforuma izango da. Dokumental onenaren saria eman diote Cesar Sarien 39. edizioan" azaldu du Luis Mª Naya UPV/EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakasleak eta ekitaldiaren antolatzaileak.
"Historiaren ikuspegitik, hezkuntza eskubidearen aitorpenak giza eskubideen aitorpenaren ibilbide bera izan du. Azken eskubide horiek lortzeak inplizituki ekarri du hezkuntza eskubidea. Beraz, herrialde gehienetako konstituzioetan eta oinarrizko legeetan dago jasota hezkuntzaren aitorpena, herritarren oinarrizko eskubide gisa. Nazioarteko tratatuek ez diote iskin egin oinarrizko behar horren garrantziari, hala pertsonak trebatzeari dagokionez nola gizarte demokratikoetan askatasunak erabiltzeari dagokionez. Hainbatetan esan izan den bezala, hezkuntza eskubidea da eskubide eta askatasun guztiez gozatzeko bide ematen digun giltza" ondorioztatu du Luis Mª Nayak.
Egitaraua
09:00. Jardunaldien aurkezpena.
09:15. Hitzaldia: "Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren oinarriak", María Lezaunena (Alboan).
10:00. Hitzaldia: "Iluminando el futuro. Invertir en educación es luchar contra la pobreza infantil" Eva Silvanena (Save The Children).
11:00. Hitzaldia: "La Infancia tiene derechos", Elsa Fuenterena (UNICEF).
12:00. Bideoforuma: Camino a la Escuela.
Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea sarean:
http://www.cme-espana.org/
http://es.unesco.org/gem-report/