Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren mendeurrena
Noiz eta non
Noiztik: 2015/04/23 Noiz arte: 2015/04/22
Deskribapena
Osteguna, apiririlaren 23ean, 17.30etan, Donostiako UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren Ekitaldi Aretoan, ikastegi honen mendeurrena ospatzeko ekitaldia egingo da.
Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak, Donostiako alkate Juan Carlos Izagirrek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Gipuzkoako Ogasuneko eta Finantzetako diputatu Helena Francok eta ikastegiko zuzendari José María Berazak.
Halaber, ekitaldian hitzaldia emango du Oxfordeko Unibertsitateko irakasle emeritu Valpy Fitzgeraldek, eskolaren historiari biltzen duen liburua aurkeztuko da eta, mendeurrenaren oroigarri, eskultura bat inauguratuko da. Amaieran luncha egongo da.
Egitaraua honakoa izango da:
17:15. Adituei harrera egitea (ikastegiko sarrera nagusian).
17:25. Argazki ofiziala (Ekitaldi Aretoan).
17:30. Ekitaldiaren hasiera (Ekitaldi Aretoan).
- Aurkezpena, Gurutze Itxaurburu Nazioarteko Harremanen, Mugikortasunaren eta Prestakuntza Osagarriaren arloko zuzendariordearen eskutik.
- José María Beraza Ikastegiko zuzendariaren hitzaldia.
- Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen hitzaldia.
- Helena Franco Ogasuneko eta Finantzetako Gipuzkoako diputatuaren hitzaldia.
- Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren hitzaldia.
- Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorearen hitzaldia.
18:00. Ikastegiaren mende bateko historia biltzen duen lanaren aurkezpena, Javier Sadaren eta Mª Teresa Espí irakaslearen eskutik.
18:20. Valpy Fitzgerald Oxfordeko Unibertsitateko irakasle emerituaren hitzaldia: "Las finanzas internacionales después de la crisis: implicaciones para la empresa".
18:55 (hallean). "Kerkus" mendeurrena oroitzeko eskulturaren inaugurazioa, eta Aitor Ruiz de Eginoren eskultura erakusketa (ikastegi honetako ikasle izan zen). Dantzarien ekitaldia.
*Ekitaldiaren amaieran, luncha izango da ikastegiko lehenengo solairuan.