euskaraespañol

Redes sociales campusa

Michelinen bide segurtasunerako gazte plana UPV/EHUko Bizkaiko Campusean

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/27 Noiz arte: 2015/04/30

Deskribapena

Apirilaren 27an hasi, astelehena, eta apirilaren 30era arte, osteguna, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campusak, Michelinen bide segurtasunerako gazte plana hartuko du. Pneumatikoen enpresa honek bide segurtasunarekiko sentiberatasuna areagotu gura du unibertsitateko ikasleen artean.

Honetarako, hainbat karpa kokatuko da Mikel Laboa Plazan (Leioa-Erandio eremuan), honako jarduera hauek bertan egiteko:

  • Gidatzeko testa.
  • Ibilgailuaren iraultze simulagailua.
  • Alkohol kontsumoa simulatzeko betaurrekoak.
  • 12 metrotako Scalextric pista batean gidatu.
  • Gailu mugikorretan jolasteko aplikazioak.
  • Trivial jokoa.

Ekintzen ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da.

Ekimen hau apirilaren 27an inauguratuko da, astelehenaz, 11.00etan unibertsitate campusean kokatutako karpetan eta bertara gerturatuko dira:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Jesús Mª Auzmendi González, Michelineko langileen burua
  • Itziar Garamendi Landa, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri lan eta Garraio Saileko foru diputatua
  • Josu Gotzon Lujua Altuna, Bizkaiko Ertzaintzaren Lurralde-burua, eta berarekin Bizkaiko Ertzaintzaren Trafiko-unitatearen Lurralde-burua

Agintarien diskurtsoren ostean atrakzioetatik bisitaldi txiki bat egingo da.

*Michelinen bide segurtasunerako gazte planean parte hartuko duten ikasle guztiek izango dituzte opari zuzenak eta ikasturte honetan (2014/2015) unibertsitate matrikula baten kostuaren atal baten zozketan parte hartzeko aukera.