-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Gizartean diktadurak utzi duen itzala
Noiz eta non
Noiztik: 2015/04/29 Noiz arte: 2015/04/27
Deskribapena
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeak antolatu dute ‘Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza Hezitzaileentzat' izeneko XVI. mintegia. Aurreko mintegietan egin den bezala, aztertuko da Giza Eskubideen inguruko kezkak eta buruhausteak. Oraingoan, Franco 40 urte hil zelarik, gizartean, eskoletan eta genero harremanetan diktadurak utzi duen itzalaz hausnartuko dute.
Jardunaldia asteazkena, apirilaren 29an, 10:00etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan izango da.
Tradizionalki, jardunaldi hauek hezitzaile profesional zein bidean daudenak formatzeko guneak izan dira. Espazio hauen bidez hezitzaileek eskuratu dituzte zenbait baliabide Giza Eskubideen inguruko gaiak landu ahal izateko. Antolatzaileen iritziz "jakina da Francoren diktadurak guregan arrastoa duela. Oinordetza, oroimen kolektibo eta traumatikoaren zantzua, hiru ardatzaren inguruan eraiki zen: Errepresioa, erredentzio eta berreziketa".
"Hasieratik bertatik, diktadurak errejimenaren egitura militarra eta politikoa eratu zuen, estrategia bikoitzaz. Alde batetik, errepresioaren bidez eta bestetik, neurri politiko zein sozialak ezarriz. Frankistek etsaia zigortu eta akabatu zuten, eta aldi berean oroimen berria hedatuz: gizartearen ordena berria, balio berriak eta gizarte praktika berriak, zeinek jendarteko espazioa eta eremu pribatua berrantolatu baitzituzten".
Horretarako ekitaldian hiru adituk parte hartuko dute:
Arantza Urretabizkaia Bejarano idazle eta kazetaria. 2014. urtean Zuri-beltzeko argazkiak izeneko liburua argitaratu du. Haurtzarako oroitzapenen bidez, zuri beltzezko argazkiak hartuz, diktadura garaiko Donostiako deskribapena.
Hilario Murua Cartón Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia saileko irakaslea da. Diktadura garaiko hezkuntza formala Guipuzkoan izan zen doktorego tesiaren gaia..
Pere Joan Tous Konstanz (Alemania) Unibertsitateko katedraduna da filología erromanikoan. Totalitarismoen oroimen kolektiboa da haren ikerketa interesa eta gai horren inguruan ekoizpen bibliografiko eta zientifiko aberatsa du.
PROGRAMA
10:00-10:45 DIKTADURA ZURI-BELTZEAN
Arantza Urretabizkaia. Idazlea eta kazetaria
11:00-11:45 PASAR MÁS HAMBRE QUE UN MAESTRO DE ESCUELAS".
Hilario Murua. UPV/EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia saileko irakaslea
11:30-12:30: TODO LEJOS. LA MEMORIA DEL MIEDO EN LA LITERATURA SOBRE EL FRANQUISMO.
Pere Joan Tous. Universität Konstanz. Alemania.