euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Mugikortasun programetako bisitatzaileen agur ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/04 Noiz arte: 2015/04/30

Deskribapena

Astelehenean, maiatzak 4, 11.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, mugikortasun programei esker Euskal Herriko Unibertsitatean ikasturte honetan dauden bisitatzaileen agur ekitaldia egingo da.

Bertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan ikasten ari diren ehun bat gazte bilduko dira.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Ana Arrieta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Nekane Balluerka Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira.

 

 

 

 

EGITARAUA:

11:00etan: Argazki ofiziala
11:15etan: Ongietorria.

  •  Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea
  •  Nekane Balluerka Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea

11:30etan: ‘Nire nazioarteko esperientzia', ikasle bisitatzaileen esanetan

11:40etan: Lehiaketa kulturala eta oparien zozketa
12:00etan: Euskal Dantza Tailerra, Eskola Dantza Taldearen eskutik

12:30etan: Lunch-a

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa