-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
'Erlijio-aniztasuna, erronka eta aukera' Jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/04 Noiz arte: 2015/04/30
Deskribapena
Astelehenean, maiatzaren 4an, 16:30ean, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren paraninfoan, Donostian, ‘Erlijio-aniztasuna, erronka eta aukera' jardunaldietako lehen hitzaldi-saioa egingo da.
Jarduera Donostia 2016k, Donostiako Udalak eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatu dute. Jardunaldiak Baitara baita proiektuaren parte dira, DSS2016EUen programa kulturalaren barruan. Sarrera librea da.
Juan Luis Mendivil psikiatrak, Agustin Paniker idazleak eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren Iñigo Viar irakasleak hitz egingo dute, hainbat ikuspegietatik, erlijio-fenomeno eta -arkitekturari buruz.
Jardunaldietako bigarren saioa asteartean, maiatzaren 5ean, 17:30ean, Aieteko Kultur Etxean, izango da.