-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Hitzaldia eta jardunaldia: 'translanguaging'
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/13 Noiz arte: 2015/05/11
Deskribapena
Ahaztu gaztelania eta euskara ingeles eskolan! diotso irakasleak hitz bat itzuli nahi duen ikasleari. Sarri entzun dugu esaldi hori, baina gehiago ikasten al da hizkuntzak bereizita?Normala al da elkar ukitzen duten hizkuntzak nahastea?
UPV/EHUko DREAM (Donostia Research Group on Education and Multilingualism) taldeak biltzarra eta jardunaldia antolatu ditu, maiatzaren 13an eta 14an hurrenez hurren, "translanguaging" delakoaren alderdi positiboak eta negatiboak aztertzeko. "Translanguaging" hauxe da: bi hizkuntzako edo gehiagoko elementuak erabiltzea, espontaneotasunez edo xede pedagogikoekin.
Hitzaldia maiatzaren 13an (asteazkena) izango da, 12:00etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan. Jardunaldia, berriz, maiatzaren 14an (osteguna) egingo da, 09:00etatik 14:00etara, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berrikuntzako zuzendari Begoña Garamendi arduratuko da Jardunaldia irekitzeaz.
Hezkuntzako profesionalak eta ikasleak dira bi ekitaldien hartzaileak, eta New Yorkeko City Universityko Graduondoko Ikastegiko nazioarteko prestigio handiko bi gonbidatuk parte hartuko dute: Ricardo Otheguyk eta Ofelia Garcíak. Otheguyk "Espanglish"-a izango du hizpide hitzaldian, eta Ofelia García "translanguaging"-ari buruz ariko da.
Ricardo Otheguyren hitzaldia maiatzaren 13an (asteazkena) izango da, 12:00etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan. "Espanglish"-a izango du hizpide, hots, gaztelaniaren eta ingelesaren arteko Estatu Batuetako nahastea (esate baterako, voy a la marketa esatea, voy al mercado esan beharrean). Ofelia García, bestalde, maiatzaren 14an (osteguna) ariko da, Jardunaldian, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian. Zehazki, New Yorkeko hezkuntza elebidunari eta, bereziki, "translanguaging" delakoari buruz ariko da: ikasle elebidunaren hizkuntza baliabideei sormen erabilera ematean datza.
HIZLARIAK
Ricardo Otheguy
Euskal jatorriko irakaslea Kuban jaio zen, baina oso gaztea zenetik bizi da Estatu Batuetan. Soziolinguistikako katedraduna da CUNYko (City University of New York) Graduondoko Ikastegian, eta Hizkuntza Hiriko Gizartean Ikertzeko Ikerketa Institutuko zuzendaria ere bada. Aditua da hizkuntzen ukipenaren eta Estatu Batuetako gaztelaniaren inguruan, eta hainbat lan argitaratu ditu gai horiei buruz. Prestigio handia du nazioartean; batez ere gaztelania hitz egiten den herrialdeetan, hainbat biltzarretan aritu baita hizlari.
Ofelia García
CUNYko (City University of New York) Graduondoko Ikasketen Ikastegiko hizkuntza eta hezkuntza katedraduna da. Hezkuntza elebidunari dagokionez, nazioartean prestigio handienetakoa duen ikertzailea da, batez ere Estatu Batuetako gaztelania/ingelesa elebitasunari dagokionez. Kubatarra da jatorriz, eta, hainbat lan argitaratzeaz gain, hitzaldiak eman ditu mundu osoko biltzar eta unibertsitateetan.