-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
Kazetaritza: desberdintasunaren konplize ala aldaketarako eragile?
-
Emakumeak Zientzia eta Teknologia eremuan
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
VI. Orientazio Topaketak: Aldaketei aurre eginez
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/20 Noiz arte: 2015/05/18, 09:30 - 13:20

Deskribapena
Maiatzaren 20an (Arabako campusa), 21ean (Gipuzkoako campusa) eta 22an (Bizkaiko campusa), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak VI. Orientazio Topaketak antolatu ditu, 'Aldaketei aurre eginez' izenburupean. Elkarretaratze honek zuzendaritza eta orientazio pertsonala du helmuga, bai eta Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko, lanbide hezkuntzako, arte eta kirol hezkuntzako, helduen hezkuntzako ikastetxeetako eta Berritzeguneetako ikasketa buruak ere.
Hezkuntza kalitatea hobetzeko 8/2013 lege organikoaren (LOMCE) arauzko garapenak graduko unibertsitate ikasketetara sartzeko eta onartzeko prozesuan eragindako aldaketen ondorioz, UPV/EHUk, Ikasleentzako Argibide Zerbitzua bitarte delarik, maiatzeko hil honetan egingo ditu VI. Orientazio Topaketak.
Aurtengoan, topaketa egun bakar batean egingo da unibertsitate campus bakoitzean, data hauetan:
- Arabako Campusa: 2015eko maiatzak 20. Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian. Nieves Cano, 12. Gasteiz. Programa ikusi.
- Gipuzkoako Campusa: 2015eko maiatzak 21. Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain Auditorioan. Elhuyar plaza, 2. Donostia. Programa ikusi.
- Bizkaiko Campusa: 2015eko maiatzak 22. Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan. Abanboibarra etorbidea, 3. Bilbo. Programa ikusi.