-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko IX. Jardunaldien aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/25 Noiz arte: 2015/05/22
Deskribapena
Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko IX. Jardunaldien ospakizuna dela eta, astelehenean, maiatzaren 25ean, 11.30etan, Donostiako Errege Elkarte Nautikoan – Gu dantzalekua (Ijentea, 9), Kontxako Badian salbamendu eta erreskate ariketa bat antolatu da.
Ariketa honen helburua Donostian uretako salbamenduan parte hartzen duten zerbitzu bakoitzaren (Gurutze Gorria, Hondartzetako sorosleak, Itsas salbamendua, DYA, Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa) ekintza eta lana erakustea da.
Ekitaldi honetan, jardunaldietan parte hartzen duten erakundeen ordezkariak izango dira (unibertsitatek, lanbide eskolak, zentro teknologikoak, herri-administrazioak...), eta baita Arrisku eta Larrialdietan adituak eta jardunaldietako hizlariak.
Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko IX Jardunaldiak maiatzak 25etik 29ra, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Joxe Mari Korta Zentroan, Donostian, izango dira. Jarduera hiriko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta MARSHek antolatu dute, Nafarroa, Mondragon eta Deusto unibertsitateen laguntzaz. Bertan, hitzaldi eta erakustaldietan, arrisku eta larrialdi egoerei nola aurre egin azalduko duten europa mailako adituak izango dira.