euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Ingurumenari buruzko nazioarteko zientzia topaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/26 Noiz arte: 2015/05/27

Deskribapena

Maiatzaren 26an eta 27an, nazioarteko zientzia bilera egingo dute (COST FP1105) UPV/EHUko Donostiako Eskola Politeknikoan. Europako Batasunak babestu du topaketa, eta helburua da landareak biopolimeroen eta biomaterialen iturri gisa erabiltzearen inguruko ezagutza partekatzea. Europako Batasuneko hainbat ikerketa zentro eta unibertsitatetako berrogeita hamar bat ikertzailek parte hartuko dute; besteak beste, Suediakoek, Finlandiakoek, Alemaniakoek, Frantziakoek, Italiakoek, Erresuma Batukoek, Poloniakoek, Letoniakoek, Danimarkakoek, Esloveniakoek, Turkiakoek eta Greziakoek.

Hauxe da bileraren xedea: esperientziak partekatzea eta landare hormaren zelula egiturari, konposizioari eta biopolimeroen elkarrekintzari buruzko ezagutza sortzea (egungo produktuetan zer-nolako eragina duten eta etorkizuneko materialetarako ekar dezakeen berrikuntza); biopolimeroetan oinarrituriko material berriak sustatzea; ezagutza hori ezartzea eta transferitzea, egitasmo berritzaileak bultzatzeko enpresarekin eta industria sektorearekin elkarlanean, basoen sektoreak ekonomikoki luzaroago iraun dezan.

"Gaur egun biopolimeroetatik sortzen diren produktuek petroliotik lortutako polimero sintetikoekin egindakoen antzeko ezaugarriak eduki behar dituzte. Askotan zaila izaten da biopolimeroek behar bezain propietate mekaniko altuak izatea (erresistentzia, gogortasuna, iraunkortasuna...) gaur egun polimero klasikoak erabiltzen diren aplikazio guztietan erabiltzeko. Horretarako lan egiten da, propietate horiek hobetzeko eta aplikazioak areagotzeko" azaldu du María González Alriolsek, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko irakasleak eta Biorefinery processes ikerketa taldeko kideak.

Egitaraua