Elkano programaren edizio berria
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/29 Noiz arte: 2015/05/27
Deskribapena
Ostirala, maiatzaren 29ean, 10:00, Carlos Santamaria Zentroaren areto nagusian, Donostian, Elkano programaren edizio berria aurkeztuko da. Programa honakook bultzatu dute: Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterrak (GAIA), Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesaz.
Aurkezpenean programa horren ezaugarriak azalduko dira, besteak beste, helburua da titulatu berri diren ikasle gazteen prestakuntza teknikoa eta kudeaketakoa nazioarteko enpresetara orientatzea, eta baita profesionalen IKT sektoreko enpresen beharrei erantzuna ematea nazioarteko esperientziarekin.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Jon Peli Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailaren diputatua
- Tomás Iriondo, GAIAko zuzendari orokorra
Bertan izango dira ere bere praktiketako prestakuntza hasteko datozen egunetan atzerrira joango diren titulatuak.