euskaraespañol

Redes sociales campusa

Magnetismoa eta Spintronika Nazioarteko Kongresuaren inaugurazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/07/01 Noiz arte: 2015/06/30

Deskribapena

Asteazkenean, uztailaren 1ean, 12:00tan, Ordiziako Barrena Jauregian, (RTNSA- Recent Trends in Nanomagnetism, Spintronics and their Applications) Nanoteknologia eta Nanomagnetismo Kongresuaren bigarren edizioa inauguratuko da. Mundu mailako isla duen jardunaldi zientifiko hau Julián González Fisika Aplikatua katedraduna buru den Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Magnetismo taldeak eta Ordiziako Udalak antolatu dute.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea
  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea 
  • Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua

Kongresuan parte hartuko duten zientzialarien artean presentzia nabarmena izango dute 2007ko Fisika Nobel Saridunek, Albert Fert eta Peter Grünberg-e, laborategi, institutu eta unibertsitate hoberenetako eta entzutetsuenetako ikertzaile taldearen buru ibiliko baitira.