euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Emakume ikertzaileak eta beirazko sabaia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/07/02 Noiz arte: 2015/07/01

Deskribapena

Ostegunean, uztailaren 2a, 16:30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Hezkuntza Tailerrean, Donostian, Eva Ferreirak, Ekonomia aplikatuko katedradunak eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Estatistika irakasleak, ‘Mujeres investigadoras y el techo de cristal' izenburuko hitzaldia eskainiko du. Jarduera UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak, Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasuneko zuzendaritzarekin batera, antolatu du, emakume ikertzaileentzako lehen idazketa astearen baitan.

Sarrera irekia da.

Estatistika batzuek iradoki dutenez, emakumeek ‘beirazko sabai' bat jotzen dute; horren ondorioz, ezin dute lan merkatuan eboluzionatu, eta ibilbide profesionalean aurrera egin ahala emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak areagotzea dakar. Hitzaldian, desberdintasunen zergatiak eta denboran zehar  izandako bilakaera ulertu eta aztertzen ereduek nola lagun dezaketen azalduko digu UPV/EHUko irakasleak.

 

Argazkia: UPV/EHU