Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak graduondokoko ikasleen proiektuen aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2015/07/13 Noiz arte: 2015/07/14
Deskribapena
Uztailak 13ean eta 14an, Markeskoa Jauregian (Otaola etorbidea, 1), Eibarren, UPV/EHUko Hondakinen kudeaketa eta Tratamenduak izeneko graduondoan, 2014-15 ikasturtean matrikulaturiko ikasleek aurkeztuko dituzten amaierako proiektuak eta bere defentsa gauzatuko dira. Jarduera UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) antolatu duen ‘Hondakinen kudeaketa eta tratamendua. Proiektuak' mintegiaren baitan izango da.
Aurkeztuko diren proiektuak honako hauek dira:
- HHen zabortegiek sortutako kutsaduraren aurrean hartu beharreko neurriak. Mikel Anakabe Zubimendi
- Zergatik hainbeste iskanbila Bergaran hondakinekin? Ane Egino Laborda
- Plastikoak birziklagarriak dira? Eta nola birziklatzen dira. Uxue Gonzalez Mendizabal
- Ecoembesek udalekin duen hitzarmen ekonomikoaren analisia. Juan Zubiaurre Acha
- Hiri hondakinen bilketa sistema aldaketek garbiguneen erabileran izandako eragina Debagoienan. Haizea Agirre Barrena
- Arrasateko hondakinen kudeaketa azken hamarkadetan zehar. Itziar Iglesias Calleja
- Materia organikoaren irtenbideak Euskal Herrian. Aitor Narbaiza Amasorrain
- Zure Hodakinekin 5 zentzuak/ontziak erabiliz, 6. zentzua garatu. Amaia Ozaeta Mendikute
- Debako komertzioek sortzen dituzten hondakinen azterketa eta bilketa sistema berriaren ezarpena. Sabas Bedialauneta Gómez
- Lea Artibaiko hondakinen bilketa eta tratamendu jasangarriago baterantz. Arkaitz Bolunburu Landa
- Merkatal guneetan, industrietan eta udal zerbitzuetan ze hondakin motak sortzen dira? Olaya Mendoza Saez de Dallo
- Hondakinak eta plastikoak. Plastikoak hondakin. Ainhoa Gaston Caminos