Politikaren eta Administrazioaren Zientziaren XII. Biltzar Nazionalaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2015/07/13 Noiz arte: 2015/07/10
Deskribapena
Astelehena, uztailaren 13ean, 11:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, Politikaren eta Administrazioaren Zientziaren XII. Biltzar Nazionala prentsaurreko batean aurkeztuko da. Asociación Española de Ciencia Política y de la Administración (AECPA) elkarteak antolatu du topaketa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) batera.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute:
• Fernando Vallespín, AECPA-ko lehendakaria
• Quim Brugué, Kongresuaren Batzorde Zientifikoaren lehendakaria
• Arantxa Elizondo, Kongersuaren Antolakuntza Batzordearen lehendakaria
Uztailaren 3tik 15era, UPV/EHUko Donostiako Ignacio Maria Barriola Zentroan, Politikaren eta Administrazioaren Zientziaren XII. Biltzar Nazionala egingo da "Non Dago boterea?" lemapean. Topaketan 500 biltzarkidek baino gehiagok parte hartuko dute, eta 700 hitzalditik gora aurkeztuko dira. Biltzarraren helburua da gaur egun politikaren munduan izaten ari diren aldaketa politikoak aztertzea. Zehazki, politikaren jokaleku berriak eta Espainian eta mundu osoan eratzen ari diren indar korrelazioak jorratu nahi dira, botere politikoaren ikuspuntutik.