-

“Aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”
-

Beharren diagnosia eginda EHUk 607 milioi euroko aurrekontu-premia duela adierazi die alderdiei
-

El enemigo invisible que viaja en los barcos
-

Abian da Zientzia Astearen 25. edizioa, EHUko zientzia-dibulgazioaren jaialdi nagusia
-

Isiltasuna haustea: haurren aurkako sexu-abusuak eta gizarte-erantzukizuna
Gipuzkoako campusak ongietorria egin die atzerriko bisitariei
Noiz eta non
Noiztik: 2015/09/15 Noiz arte: 2015/09/14

Deskribapena
Asteartea, irailaren 15ean, 11:00etan, UPV/EHUko Donostiako Ignacio María Barriola Zentroko entzunaretoan, atzerritik Donostiako campusa bisitatzera datozenei ongietorria egiteko ekitaldia (Orientation Day) egingo da.
Unibertsitateko erakunde ordezkarien ongietorria jasotzeaz gainera, truke programako ikasleek UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak ezagutu ahalko dituzte; halaber, campusek antolatzen dituzten kirol eta kultura jarduerak eta hirietan aisiarako eta astialdirako dauden aukerak ezagutuko dituzte.
Behin ekitaldia amaituta, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak luncha eskainiko die nazioarteko bisitariei beraien arteko adiskidantzazko loturak sendotzeko. Elkarte horrek euskal produktuak ezagutzera emateko eta horien kontsumoa sustatzeko jarduerak egiten ditu. Lunchean hiriko hainbat establezimendu ezagunek egindako pintxoak dastatuko dituzte.
Ekitaldiaren egitaraua:
- UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea den Ana Arrietaren agur-hitzak.
- Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea den Nekane Balluerkaren agur-hitzak.
- Donostiako Udalaren 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria den Miren Azkaratearen agur-hitzak.
- Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, nazioarteko Harremanen Bulegoa.
- Euskadiko sukaldaritza:bikaintasun eredua. Kino Martínez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusia.
- Luncha: Donostiako pintxo ospetsuen dastaketa.
Argazkia: Mikel Martínez de Trespuentes
