euskaraespañol

Redes sociales campusa

Eibarko IITUEko Graduazio Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/17 Noiz arte: 2015/09/16

Deskribapena

Ostegunean, irailak 17, arratsaldeko 18:00etan, Eibarko UPV/EHUko Hezkuntza Esparruko  Areto Nagusian, 2014/2015 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izango da. Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea ekitaldiaren buru izango dira.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, Ingeniaritza Mekanikoko Graduan eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan titulatuei diplomak emango zaizkie.Eta bide batez, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren lehen promozioa graduatuko dela azpimarratu nahi dugu. Aipatutako titulazioa  Estatu osoan irakasten den bakarra da eta ikasleen aldetik  eskaera handia du.

Egitaraua:

  • Ekitaldi Akademikoaren hasiera: Jose Ignacio San Martin, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako zuzendaria.
  • Eibarko alkatearen parte-hartzea, Miguel de los Toyos.
  • Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari tekniko Industrialen Elkargoko Dekanoaren parte-hartzea, Santiago Berasain.
  • Ikasleen ordezkarien parte-hartzea.
  • 2014/2015 ikasturtean graduatutako ikasleei Diplomak ematea.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren parte-hartzea, Cristina Uriarte.
  • UPV/EHUko errektorearen parte-hartzea, Iñaki Goirizelaia .