euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUk irakasle berriei ongietorria emango die

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/15 Noiz arte: 2015/09/28

Deskribapena

Ostegunean, urriak 15, 9:30etan UPV/EHUko Joxe Mari Korta Zentroko Entzunaretoan,  UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrieta Ayestaranek irakaslearen berrien harrera egingo die SAE-HELAZ Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak antolatutako jardunaldi batean. Topaketa horren bidez, irakasleei unibertsitatearen funtzionamendua eta egitura ezagutzeko oinarrizko erreferentziak emango dizkiete. Jardunaldia Irakasle eta Ikertzaileen Arloko Errektoreordeak eta Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren Arloko Errektoreordeak sustatu dute. Ekitaldia hiru campusetan egin da.

Irakasle Berrien Harrera Jardunaldian hauek ere hartuko dute parte:

  • José Luis Martín González. Idazkari Nagusia
  • Xabier Etxaniz Erle. Irakasle eta Ikertzaileen Arloko errektoreordea
  • Fernando Plazaola Muguruza. Ikerketaren Arloko errektoreordea
  • Jon Zárate Sesma. Euskararen Arloko errektoreordea
  • Amaya Zarraga Castro. Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren Arloko Errektoreordea