euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hirugarren Estropada Akademikoa jokatuko da Urumean

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/11 Noiz arte: 2015/10/06

Deskribapena

Igandean, urriaren 11ean, 13.00etan, Donostiako Urumea ibaian, hirugarren Estropada Akademikoa izango da. Hirugarren edizio honetan bost unibertsitate izango dira: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Tecnum (Donostiako Ingeniari Goi-Eskola. Nafarroako Unibertsitatea) eta Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) Unibertsitatea.

Halaber, jardueran parte hartzen duten klubak hauek dira: Ur-Kirolak eta Donostia-Arraun Lagunak.

Estropadan gizonezkoen zazpi zortzikok (8+) eta emakumezkoen sei lau scullek (4X) jardungo dute sei unibertsitateen izenean. 90 arraunlari inguruk hartuko dute parte.

Estropadak bi fase izango ditu:

1. fasea: 1,35 itsas miliatan (2.500 m), Astiñeneko zubitik (Loiola) Maria Kristina (Donostiako tren-geltokiko) zubiraino, erlojupean.

2. fasea: 500 meroko esprinta, Mundaizko zubitik Maria Kristina zubiraino. Kanporatze-txandak eta finalak jokatuko dira.

 

*Egun batzuk lehenago, Estropadaren Akademikoaren baitan bi jarduera antolatu dira:

Urriaren 9ean, ostirala, 19.00ean, Donostiako Aquarium-ean
Estropada Akademikoaren hirugarren edizioaren aurkezpen ekitaldia

EGITARAUA

19.00etan. Aurkezpena
Manu González Estropada Akademikoaren zuzendaria

19.05etan. Ongietorria

  • Eneko Goia, Donostiako alkatea
  • Vicente Zaragüeta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioaren presidentea

19.10etan. Estropada Akademikoari buruzko bideoa (Gorilla Productions)

19.25etan. Agerraldiak

  • Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Jose Antonio Rodriguez Ranz Deusto Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordea
  • Iñigo Puente Tecnum-eko zuzendaria (Donostiako Ingeniari Goi-Eskola. Nafarroako Unibertsitatea)
  • Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa
  • David Bessieres, Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) Unibertsitatearen Nazioarteko Harremanen errektoreordea
  • Enrique Ayerbe, Oreki Fundazioaren presidentea

19.35etan. Hirugarren edizioaren aurkezpena
Manu González Estropada Akademikoaren zuzendaria

19.45etan. Bandera eta txapelen banaketa.

19.50etan. Amaiera

  • Denis Itxaso, Gipuzkoako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua
  • Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria

20.00etan. Lunch-a

 

Urriaren 10ean, larunbata, 10.00etan, Donostiako Aquarium-ean
Arrauna olimpikoaren inguruan mintegia

Sarrera librea

EGITARAUA

10.00etan. Hitzaldia: ‘Aspectos fisiológicos y éticos del remo olímpico' (arraun olinpikoaren alderdi fisiologikoak eta etikoak)
José Manuel González. Kirol Medikuntzan aditua.

10.45etan. Hitzaldia: ‘Aspectos biomecánicos del remo olímpico' (Arrauna olinpikoaren alderdi biomekanikoak)
Ainhoa Iñiguez. Mathenatical Institute (University of Oxford

Atsedena

12.00etan. Hitzaldia: ‘Aspectos organizativos y sociales del remo en Francia' (Arraunaren antolaketa eta gizarte alderdiak Frantzian)
Laurent Irazusta. Président Aviron Bayonnais

12.45etan. Mahai-ingurua: arraun olinpikoa. Egungo egoera eta aukerak

  • Ricardo Unzueta. Ur Kirorak
  • Roque Goitia. Donostia-Arraun Lagunak
  • Ainhoa Iñiguez. Mathenatical Institute (University of Oxford)
  • Luis Mari Lasurtegi. Federación Española de Remo
  • Emmanuelle Hidope. Aviron Bayonnais