euskaraespañol

Redes sociales campusa

I. Bakarrizketa Lehiaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/15 Noiz arte: 2015/10/13

Deskribapena

Osteguna, urriaren 15ean,  20:00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroaren areto nagusian, Donostian, Unibertsitate Ikasleentzako I. Bakarrizketa Lehiaketa jokatuko da. Ateak 19:30ean irekiko dira, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Galan, 10 komiko amateur oholtza gainera igoko dira, eurek beraiek idatzitako 8 minutuko bakarrizketa egitera. Miguel Iríbarrek aurkeztuko du ekitaldia: Comedy Centraleko komiko profesionala da 2007az geroztik, eta sei bakarrizketa grabatu ditu kanal horretarako.

Epaimahaia Comedy Centraleko Edukien Saileko langileek eta UPV/EHUkoek osatuko dute. Epaimahaikideek ebaluatuko dituzte bakarlariak, haien testuaren originaltasuna eta agertokian jokatzeko modua aintzat hartuta. Lehiaketa bukatzean, saria emango zaie lehen hiru sailkatuei, eta, horrez gain, sari berezi bat emango zaio entzuleen komiko gogokoenari.

Campus Open Mike

Hasiera-hasieratik, Comedy Central "komedia arloko talentu berrien bila aritu da etengabe. Hori helburu, telebista kanal horrek abian jarriko du Campus Open Mike, etorkizun oparoko unibertsitateko komikoak aurkitzeko bakarrizketa lehiaketa".

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) izango da lehiaketa hori jokatzen lehena. Gero, honako unibertsitate hauetan ere antolatuko da: Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Bakarrizketa Komikoari buruzko II. Unibertsitate Biltzarraren barruan, eta Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean.