-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
Euskal Herriko unibertsitate-arteko lehen kongresu kooperatiboa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/15 Noiz arte: 2015/10/09
Deskribapena
Urriaren 15 eta 16a bitartean, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko unibertsitate-arteko lehen kongresu kooperatiboa burutuko da. Izenburua: ‘Eredu kooperatiboa egungo erronken aurrean'. Jarduera Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dute.
Kongresuak hitzaldiak eta mahai-inguruak bilduko ditu. Honela, lehen egunean, hiru hitzaldi eta bi mahai inguru burutuko dira politikari, unibertsitateko ikerlari eta adituen eskutik arratsaldeko 19:00ak bitartean. Bigarren egunean, urriaren 16an, alegia, bi mahai inguru eta amaierako ekitaldia izango dira 9:30etik 14:00 bitartean. Kongresua era atsegin eta praktiko batean amaitzeko, Oñatin dagoen ULMA kooperatibara bisita egingo da.
Kongresuaren irekiera-ekitaldia urriaren 15ean, osteguna, 9:30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, izango da.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea
- Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea
- Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua
- Ángel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politikak sailburua
-
Aitor Bengoetxea, GEZKIko zuzendaria (UPV/EHU)