euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Ustelkeria eztabaidagai

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/21 Noiz arte: 2015/10/20

Deskribapena

Asteazkenean, urriak 21, 12.00etan hasita, UPV/EHUko Fakultateko ikasgela nagusian, Donostian, ‘Corrupción: el organismo nocivo' (90 min) dokumentala proiektatuko da, Teresa Soler eta Albert Sanfeliu zuzendari dituena. Proiekzioaren ondoren, eztabaida egingo da, eta, bi zuzendariez gain, protagonistetako batek ere parte hartuko du: Fernando Urruticoecheak. Zenbait udaletako kontu hartzaile izan da (gaur egun Orihuelako udalekoa), eta ustelkeria salatu du egon den udal guztietan.

Jarduera hau UPV/EHUko Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak antolatu du helburu bikoitzaz. "Alde batetik, uste dugu proiekzioa lagungarri dela gure unibertsitatearen gizarte erantzukizunari dagokionez; izan ere, ingeniariez, medikuez, psikologoez, arkitektoez eta abarrez gain, funtsean herritarrak prestatzen ditu. Uste dugu gure ikasleen ahalmen kritikoa eta hausnarketa kontzientzia sustatzea oinarrizko eta zeharkako eskumena dela. Beste alde batetik, Dokuforum hau beste tresna bat da, hainbat titulaziok beren egitarau akademikoetan eta hezkuntzakoetan konpromiso etikoa gaitasun gisa txertatzeko ahalegina sendotzeko balio duena. Jarduera profesionala justiziaren onera eta zentzura bideratzeak eskatzen du hezkuntza planetan bestelako ekintzak txertatzea pentsamendu kritikoari bidea emateko, ingurura egokitzeari eta ardurak hartzeari dagokienez. Guretzat, bikaintasuna bide horretatik dabil" azaldu du Patricia Insua UPV/EHUko zerbitzu honetako zuzendariak.

Informazio gehiago: http://www.corrupcionorganismonocivo.com