euskaraespañol

Redes sociales campusa

Iraunkortasuna, ingurumena eta segurtasuna

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/22 Noiz arte: 2015/10/19

Deskribapena

Osteguna, urriaren 22an, 19:00etan, San Telmo Museoan, Donostian, Europar Elkarrizketak izeneko proiektuaren zortzigarren saioa egingo da. Bertan Cristina Narbona Ingurumen Ministro ohia eta gaur egun Segurtasun Nuklearreko Kontseilukideak eta Xabier Caño, ACLIMA, Euskadiko ingurumen industrien klusterraren presidenteak parte hartuko dute. Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute.

Eztabaidaren helburua, mundu mailan orokorrean eta Europan zehazki ingurumenaren inguruan hartzen ari diren neurriak ezagutzea izango da; energia berriztagarriak, aldaketa klimatikoa, autokontsumoa eta autoekoizpena besteak beste.

Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.
 

 

Argazkia: Globernance