Kimika Fakultateko diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/30 Noiz arte: 2015/10/26
Deskribapena
Ostirala, urriaren 30ean, 17:45etan, UPV/EHUren Carlos Santamaría Zentroko ekitaldi-aretoan, Donostian, UPV/EHUren Kimika Fakultateko Kimikan graduatu diren 2014-2015 ikasturteko 58 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.
Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Iñigo Legorburu Kimika Fakultateko dekanoa eta Gonzalo Guerrica-Echevarria aipatutako ikastegiko Akademi Antolakuntzako dekanordea ekitaldiaren buru izango dira. David Mecerreyes irakasleak hitzaldia eskainiko du.
EGITARAUA
- 17:45 Ekitaldiaren hasiera. Kimika Fakultateko dekanoaren eskutik
- 18:00 David Mecerreyes irakaslearen hitzaldia
- 18:30 Diploma banaketa
-
19:15 Ekitaldiaren amaiera. Gipuzkoa Campuseko errektoreordearen eskutik