euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Donostiako XV. Zientzia Astearen aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/04 Noiz arte: 2015/11/02

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 4, 10:30ean, Donostiako Udaleko prentsa-aretoan (Ijentea, 1), azaroaren 5etik 7ra San Telmo Museoan egingo den Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) hamabosgarren Zientzia Astea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen prentsaurrekoa antolatu da.

Ekitaldian, gainera, Elena Lazkano eta Igor Rodriguez UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasleek Zientzia Astean bertan ere ikusgai egongo den robot humanoide batekin erakustaldi labur bat egingo dute.

Zientzia Astearen helburua euskal gizartea, ume, gazte eta helduak, zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da. Inguruan gertatzen denari buruz jakin-mina daukaten guztiek aukera izango dute zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu eta sentitzeko, eta hain zuzen ere horretan egunero lan egiten dutenekin, irakasle eta ikertzaileekin.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:

  • Miren Azkarate, 2016, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi delegatua
  • Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea