euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Code.org webgunea euskaratzeko maratoia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/07 Noiz arte: 2015/11/06

Deskribapena

Larunbatean, azaroak 7, 10:00etatik 16:30etara, UPV/EHUko Informatika Fakultatean, Donostian, Code.org webgunea euskaratzeko maratoia izango da. Jarduera Euskal Herriko Unibertsitateak, Udako Euskal Unibertsitateak eta Ikasle Kontseiluak antolatu dute. Parte hartzeko izena ematea: www.ueu.eus

Estatu Batuetan sortu zuten Code.org webgunea haurrei eta gazteei konputagailuen programazioa irakasteko. Helburu hau izanik, ezagunak diren film eta marrazki bizidunen bitartez programazioaren oinarrizko kontzeptuak irakatsi eta haiekin jolastu egiten dute gazteek. Hauek irudi batean mugituko den pertsonai baten ibilbidea programatzen dute eta momentuan bertan ikusten dute martxan eurek programatu dutena. Egun webgune hau 37 hizkuntzetan erabili daiteke, baina euskaraz ez.

Halaber, bi sari emango dira bat maratoi-saioan gehien itzuliko duenarentzat, eta beste bat oro har itzulpen prozesu osoan gehien itzuliko duenarentzat. Azken sari hori Euskararen Egunean banatuko da, abenduak 3. Izan ere, egun horretarako webgunea guztiz itzulita egotea da asmoa.

EGITARAUA

  • 10:00-10:15 Ongi etorria eta Code.org-ren sarreratxoa
  • 10:15-12:30 Itzulpen-saioa
  • 12:00-12:30 Atsedena
  • 12:30-15:00 Itzulpen-saioa
  • 15:00-16:00 Otordua
  • 16:00-16:30 Sari-banaketa eta agurra