Arkitektura eta genero ikuspegia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/25 Noiz arte: 2015/11/20
Deskribapena
Asteazkenean, azaroak 25, 12.30etan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren areto nagusian, Donostian, Oihane Ruiz Menendez eta Amaia Albeniz Goikoetxea arkitektoek hitzaldi bana eskainiko dute. Jarduera ikastegiko Berdintasunerako Batzordeak antolatu du, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren laguntzaz.
Oihane Ruizen hitzaldiaren izenburua: ‘Publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia faltsua: kaleak, eskolako patioak, etxeak…'
Amaia Albenizen hitzaldiaren izenburua: ‘Pertsonen guneak / Lugares para las personas'
Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.