Arkitekturako ikasleei diplomak emateko ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/27 Noiz arte: 2015/11/24
Deskribapena
Ostirala, azaroaren 27an, 18:30etan, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, aipatutako ikastegiko 2014-2015 promozioko 198 ikasleei (158 Arkitektura titulazioko 158 ikasle eta Arkitekturaren Oinarrietako Graduko 40 ikasle) diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko lau sari banatuko dira (titulazio bakoitzeko bina).
UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrieta, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan José Arrizabalaga, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren dekano Matxalen Acasuso ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Oihane Ruiz ikastegi honen ikasle ohiak hitzaldia eskainiko du.
Ekitaldiaren egitaraua honakoa da:
- Mahaiaren aurkezpena Jose Miguel Rico Kalitatea eta Ikerketarako Zuzendariordearen aldetik
- Juan Jose Arrizabalaga ikastegiko zuzendariaren harrera
- Matxalen Acasuso EHAEI-ren dekanoaren hitzaldia
- Oihane Ruiz ikasle ohiaren hitzaldia
- Diplomak ematea
- Amaiera Ana Arrieta Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen eskutik