-

“Aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”
-

Beharren diagnosia eginda EHUk 607 milioi euroko aurrekontu-premia duela adierazi die alderdiei
-

El enemigo invisible que viaja en los barcos
-

Isiltasuna haustea: haurren aurkako sexu-abusuak eta gizarte-erantzukizuna
-

Abian da Zientzia Astearen 25. edizioa, EHUko zientzia-dibulgazioaren jaialdi nagusia
Garapen Iraunkorrerako Helburu berriei buruzko jardunaldia
Noiz eta non
2015/12/03 2015/12/03
Deskribapena
Ostegunean, abenduak 3, 9:30ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Garapen Iraunkorrerako Helburu berriak: Euskadiko Garapenaren eta Lankidetzaren Agendan izan ditzaketen eraginak jardunaldia hasiko da. UPV/EHUk, Hegoa Institutuak eta Plataforma 2015 y más-ek antolatu dute, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.
Nazio Batuen Erakundeak onartu berri dituen Garapen Iraunkorrerako Helburuek, 2030 urte-arteko garapenerako agenda zuzenduko dute nolabait. Agenda berriak, Milurteko Garapenerako Helburuek baino ikuspegi zabalagoa izateaz gain, iraunkortasunaren ideia bereziki azpimarratzen du, mota guztietako herrialde, administrazio eta gizarte erakundeen erantzunak eskatuz.
Hortik abiatuta, jardunaldi honek Garapen Iraunkorrerako Helburuen inguruan analisi kritikoa osatzen laguntzea du xede, Euskadiko garapen eta lankidetzaren agendan eta agenteetan izan ditzaketen eraginetan bereziki arreta jarriz.
Egitaraua
- 9:30-10:30: 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen balorazio orokorra
- Pablo Martínez Osés (Plataforma 2015 y más)
- 10:30-11:30: Agenda berriak Euskadiko garapeneko eta lankidetzako politiketan izan dezakeen eragina
Koldo Unceta Satrustegui (Hegoa, UPV/EHU)
- Atsedenaldia 11:30-12:00
- 12:00-13:30: Mahai-ingurua: agente desberdinen ikuspegia Garapen Iraunkorrerako Helburuen inguruan
Arantza Atxa (UNESCO Etxea)
Marta Barandiaran (UPV/EHU)
Paul Ortega (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia)
Manuel González (Cristina Enea Fundazioa)
