UPV/EHU eta gizarte-mugimenduen hausnarketa Euskadiko gatazkari buruz
Noiz eta non
Noiztik: 2015/12/11 Noiz arte: 2015/12/04
Deskribapena
Ostiralean, abenduak 11, 9:30etan, Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan (Elhuyar plaza 2, Donostia), ‘Jakintza Elkarrizketa' jardunaldiak inauguratuko dira, UPV/EHU eta gizarte-mugimenduen ikuspuntutik Euskadiko gatazkari, indarkeriari eta bakeari heltzeko topagunea. Jardunaldi hauek, aukerak sortzeko toki alternatibo gisa aurkezten dira, herritarrei zuzendutako gizarte-ekintzaile, akademiko eta ikasleen topaketa irekia, akademia-lanetik, gizarte-ekintzatik eta egunerokotasunetik sortutako bakerako jakintzaren elkarrizketa, hain zuzen ere. Egun bitan, ostiralean eta larunbatean, hilak 11 eta 12, burutuko dira jardunaldi hauek.
‘Jakintza Elkarrizketa' jardunaldiak pausu bat gehiago dira ‘Ehunberri: espazioak eta elkarguneak gizarte ehun berri baterako‘ proiektuaren baitan, bakearen arloko azterlanen inguruko ikerketa psikosoziala da, eta Donostia 2016 Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gune Irekiak taldeak sinaturiko hitzarmena dela-eta abiarazi dena.
Irekiera ekitaldian parte hartuko dute:
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Joxerramon Bengoetxea, Ehuguneko koordinatzailea
- Xabier Paya, Donostia 2016ko zuzendari kulturala
- Xavi Minguez, Ehunberriko zuzendari eta koordinatzailea
Lehen egunean, ostiralean, Carlos Santamaria Zentroan eta nahi duten guztientzat irekita, lau mahai tematiko osatuko dira (Indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak; Memoria eta historia; Genero-desberdintasunak eta -nagusitasunak gatazkan, indarkerian eta bakean; eta Hedabideak gatazka eta indarkeriaren aurrean).
Eta bigarren egunean, larunbatean, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, elkarrizketa jardunaldi ireki bat burutuko da, Euskadin bakea eraikitzeko ezagutzak, ideiak eta esperientziak partekatzeko, baita interes berak dituzten pertsonen artean proposamenak sortzeko ere.