Egokituz Laborategiaren hogeita hamar urteurrena
Noiz eta non
Noiztik: 2015/12/16 Noiz arte: 2015/12/14
Deskribapena
Osteguna, abenduaren 16an, 9:30etatik aurrera, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, Egokituz laborategiaren 30. Urteurrena ospatuko da. Egokituz-ek bere ibilbide osoa eskaini dio irisgarritasunaz eta laguntza-teknologiaz I+G-ari. Bere helburua ezintasunak dituzten pertsonen integrazioa hobetzeko izan da beti.
Ekitaldian buru izango dira: Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea, errektore lanetan; Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea; Kepa Sarasola, UPV/EHUko Informatika Fakultateko dekanoa; eta, Julio Abascal, Egokituz laborategiaren zuzendaria.
Desgaitasunak dituen pertsonak, elkarteak, ikerketa-zentroak, enpresak eta laborategi-kide ohien ordezkariek mahai-inguruetan parte hartuko dute. Izen handiko nazioarteko hiztunen parte hartzea azpimarragarria da: 12:00 etan, Stefan Carmienek (Fatronik) AEBen eta Euskal Herrian irisgarritasunaz eta laguntza teknikoaz egiten den ikerketaz hitz egingo du. Hitzaldi nagusia, 18:00 etan, japoniako ikertzailea ospetsua, Chieko Asakawa (IBM Tokyo, Carnegie Mellon U. AEB) emango du: irisgarritasuna digitalaren iragana, oraina eta etorkizunaz hitz egingo du.
Egokituz, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa laborategi bat da. 1985. urtean sortu zen, desgaitasunak dituzten pertsonen arazoak konpontzeko informazio eta komunikazio teknologikoak erabiltzen. Haien komunikazioa eta mugikortasuna hobetuz, beren autonomia eta gizartean integrazioa hobetzen lagundu du.
Bere historian zehar egokituz garatutako ikerketa proiektuen ondorioz, software eta hardware laguntzak sortu ditu: pertsonen arteko komunikazio hurbila eta urrutikoa, ingurumenaren kontrola, mugikortasuna eta manipulazioa, eta abar. Web irisgarritasuna automatikoki neurtzeko metodologiak, tresnak eta metrikak ere garatu ditu. Ikerketaren emaitzak nazioarteko aldizkari eta kongresu zientifiko askotan argitaratu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuko Ministerio ezberdinak (Teknologia, Hezkuntza eta Unibertsitate, Gizarte Gaietarako, Industria eta abar) eta Europako Batasuneko dei publikoetan finantzatu dira Egokituz-en proiektuak.
Hainbat nazioarteko mintegi eta batzordetan parte hartu du irisgarritasuna lotutako gaiak eztabaidatzeko gonbidatuta.
EGITARAUA
09:30-10:00: Aurkezpen ekitaldia
10:00-10:30: Egokituz gaur. Julio Abascal
10:30-11:00: Kafea
11:00-12:00: Mahai ingurua erabiltzaile eta elkarteekin. Rakel Barroso (Elkartu), Zuriñe de Anzola (Begiris), Amalur Martinez de Albeniz y Toni Heredia (Gureak)
12:00-12:30: An american accessibility and AT researcher in Euskal Herria. Stefan Carmien (Tecnalia)
12:30-13:00: Laborategiaren hastapenak. Agustín Arruabarrena
13:00-13:45: Komunikazioaren balada. Bazen Behin Clown Konpainia. Actúa: Mentxu Arrieta.
14:00-15:00: Buffeta
15:00-16:00: Mahai ingurua ikerketa talde eta enpresekin. Gureak, Vicomtech, Lotura
16:00-16:30: Nora doa Egokituz. Myriam Arrue
16:30-17:00: Kafea
17:00-18:00: Mahai ingurua Egokituzen kideohiekin. Gregorio Buldain, Inmaculada Fajardo, Markel Vigo, Naroa Sasieta, Raúl Miñón.
18:00-19:15: Past present and future advancements in digital accessibility. Dr. Chieko Asakawa (IBM Tokio, U. Carnegie Mellon USA)
19:15-19:30: Itxiera