euskaraespañol

Redes sociales campusa

XV. Manuel Laborde saria emateko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/18 Noiz arte: 2015/12/14

Deskribapena

 

Ostirala, abenduaren 18an, 13.00etan, UPV/EHUren Joxe Mari Korta Zentroaren areto nagusian, Donostian, ideia berritzaileetan oinarritutako enpresa ekimen onenari Manuel Laborde Werlinden hamabosgarren saria emateko ekitaldia egingo da.

Guztira nano-zientzia, osasuna, tics, ingeniaritza eta arkitektura esparruko hamahiru enpresa proiektu aurkeztuko diraManuel Laborde Werlinden sarien hamabosgarren edizio honetara.

Halaber, Think Big 2015-eko Gipuzkoako sariak ekitaldi bertan banatuko dira ere.

 

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Ana Arrieta, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua
  • Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Departamentuko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria
  • Marisa Arriola, Bic Gipuzkoa Berrilaneko zuzendaria

Halaber, ekitaldian bertan Luis M. Liz-Marzan irakasle eta CIC biomaGUNE-ko zientzi zuzendariak ‘Investigación en biomateriales y beneficio social. Perspectiva desde CIC biomaGUNE' (Biomaterialeen ikerketa eta gizarte onura. CIC biomaGUNEren ikuspuntutik) izeneko hitzaldia eskainiko du.

Lehenengo saria 7.000 eurokoa izango da, saritutako bigarren proiektuak berriz  3.000 euro jasoko ditu. Gainera, proposamen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa dutenek laguntzak jaso ditzakete Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Nekazaritza Garapenerako eta Turismo Saila eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) eskutik eta sari horiek BIC GIPUZKOA BERRILANek gestionatuko ditu. Laguntza horiek gehienez 60.000 eurokoak izan daitezke, proiektuek duten interesaren eta berrikuntza mailaren arabera.