'Babelgo liburutegia' erakusketaren aurkezpen-ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/01/22 Noiz arte: 2016/01/21
Deskribapena
Ostirala, urtarrilaren 22an, 12:30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroaren sarrera nagusian, Donostian, Jose Ignacio Diaz de Rabago artistaren ‘Babelgo liburutegia XII' instalazioa medioei aurkeztuko zaie. Erakusketa Donostia 2016 ekimenaren inaugurazio egitarauaren barruan ospatzen da.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Fernando Alvarez, Donostia 2016ko komunikazio zuzendaria
- Jose Ignacio Diaz de Rabago, instalazioaren egilea
‘La Biblioteca de Babel', Jorge Luis Borgesek idatzitako ipuina da. Bertan betiereko liburutegi batez osatutako unibertso baten inguruko gogoeta egiten du. Liburutegi hori gizakia sortu aurrekoa da, eta, ordenatu gabe, liburu guztiak ditu. Jose Ignacio Diaz de Rabago artistaren instalazioan liburuak berezko lekutik kanpo daude eta ez dagokien lekuaz jabetu dira.