euskaraespañol

Redes sociales campusa

Andrés Egiguren Orkestrak kontzertua eskainiko du

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/27 Noiz arte: 2016/01/25

Deskribapena

Asteazkena, urtarrilaren 27ean, 19:30etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Eibarko Andres Egiguren Orkestrak kontzertua eskainiko du, Pedro Palacinen zuzendaritzapean. Bertan W.A. Mozarten 29. sinfonia eta Manuel de Fallaren Amor Brujo-ren 1925ko suite interpretatuko du.

Sarrera librea eta doakoa da.

Andres Egiguren Orkestra 2008an jaio zen Pedro Palacin musikari eibartarraren eskutik, gazteei musika egiteko aukera bat eman asmoz. Jotzen duten errepertorioa Barrokotik Erromantizismora hartzen du, baita Erromantizismo ondorengoa ere: oberturak, solista eta orkestrako kontzertuak, sinfoniak, zarzuela, koru-sinfoniako kontzertuak… Hainbat musikagileren lanak landuz: Händel, Mozart, Beethoven, Rossini, Verdi, Puccini, Bizet, Falla, Sorozabal, Arriaga, Strauss, Tomas Aragües, Joaquin Rodrigo, hurrenez hurren.

 

Egitaraua:
- Sinfonía nº 29………………………………………………………………………………………………WA Mozart
I- Allegro moderato-
II – Andante.
III – Menuetto – Trio – Menuetto.
IV – Allegro con spirito.

- El amor brujo, Suite de 1925…………………………………………………………….....Manuel de Falla.
Introducción y escena.
En la cueva. La noche.
El aparecido.
Danza del terror.
El círculo mágico. Romance del pescador.
A media noche. Los sortilegios.
Danza ritual del fuego. Para ahuyentar a los malos espíritus.
Escena.
Pantomima.
Danza del juego de amor.
Final. Las campanas del amanecer.

 

Unibertsitatean jo ostean, Andres Egiguren Orkestrak Madrilera joango da. Bertan, urtarrilaren 30 eta 31ean, Cibeles Jauregian, ‘Zuloaga-Falla, historia de una amistad' izeneko erakusketaren amaiera-ekitaldiaren egitarauaren barruan ‘El retablo de Maese Pedro', Ainhoa Franco, Carlos Silva eta Fabio Barrutia solistak izanik, eta ‘El amor brujo' interpretatuko du.