-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Basque Yourself First International Summer School-aren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2016/02/29 Noiz arte: 2016/02/26
Deskribapena
Astelehenean, otsailak 29, 12:00etan, Donostiako Miramar Jauregiko Musika Aretoan, hedabideen aurrean aurkeztuko da Basque Yourself First International Summer School ikastaro berriaren lehen edizioa. UPV/EHUko Udako Ikastaroen egitarauko kurtso horretan, partaideek goi mailako prestakuntza akademikoa jasoko dute mundu osoan prestigio handia duten profesionalen eskutik, eta, horrez gain, erabat murgilduko dira euskal kulturan.
Udako Ikastaroen egitarauaren aurkezpen ofiziala apiril hasieran egingo da, Bilbon. Jarduera berri hau, baina, duen garrantzia dela eta, hedabideen aurrean aurkeztuko da lehenago.
Aurkezpen ekitaldian hauek izango dira:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Carmen Agoués, UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria
-
María José Olaziregi, jardueraren koordinatzaile akademikoa eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria