-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
UPV/EHUk Honoris Causa Doktore izendatuko ditu María Jesús Esteban eta Carlos Kenig
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/04 Noiz arte: 2016/02/18
Deskribapena
Ostiralean, martxoak 4, 11:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo), María Jesús Esteban eta Carlos Kenig irakasleak UPV/EHUko Honoris Causa Doktore izendatzeko ekitaldi nagusia ospatuko da.
Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean http://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html katean.
Ekitaldiaren egitaraua
- María Jesús Esteban eta Carlos Kenig irakasleak Honoris Causa doktore izendatzeko proposamenaren aktaren irakurketa, José Luis Martín Unibertsitateko idazkari nagusi jaunaren eskutik.
- Doktoregaiaren laudatioa, Javier Duoandikoetxea irakaslearen eskutik.
- María Jesús Esteban irakaslearen hitzaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko.
- Doktoregaiaren laudatioa, Luis Vega irakaslearen eskutik.
- Carlos Kenig irakaslearen hitzaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko.
- Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Morais jaunaren mintzaldia.
- Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren mintzaldia.
- UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldia.
Etortzekoa bazara, jakinaraz ezazu, mesedez, esteka honetan sakatuz.