euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Francisco Etxeberria irakasleari eman diote ‘Pertsona Desagertuen aldeko M9' Saria

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/09 Noiz arte: 2016/03/08

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 9, 13:00etan, Madrilgo Medialab-Pradoko auditoriumean, QDSGlobal Pertsona Desagertuen aldeko Europako Fundazioak saria emango dio Francisco Etxeberria Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza Fakultateko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularrari.

Epaimahaiak, saria ematerakoan, aintzat hartu du "hark auzitegiko mediku gisa egindako lan bikaina eta memoria historikoarekin loturiko ikerketetan izan duen inplikazioa; horrez gain, kontuan izan da, bereziki, Kordobako Ruth eta José umeen gorpuzkiak genetikoki identifikatzeko lanari egin zion ekarpen erabakigarria".

Hauxe da Pertsona Desagertuen aldeko Martxoak 9 Saria antolatzen den lehen aldia. Francisco Etxeberriari ez ezik, saria eman diete Julieta Venegas abeslariari, La Sextako Tras la pista (Más vale tarde) saioari, Galdakaoko Udalari, Izaskun Bilbao eurodiputatuari eta Roger Pascual kazetariari, besteak beste.

QSDGlobal Pertsona Desagertuen aldeko Europako Fundazioak, Paco Lobatónen zuzendaritzapean, helburu honexekin iragarri ditu sariak: "aitorpena egitea pertsona desagertuak hobeto bilatzen, norbaiten galera sufritu duten familiei arreta hobea ematen eta desagerpenak prebenitzen zein kausak ikertzen laguntzen duten erakunde eta egitasmoei".

 

Argazkia: Aranzadi