-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Lurralde berrikuntzarako ereduei buruzko Workshop-a
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/12 Noiz arte: 2016/04/11
Deskribapena
Asteartean, apirilak 12, 15:00etan Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko gradu aretoan (Urkixo Zumarkalea, s/n. Bilbo), workshop bat antolatu da ‘Territorial Innovation Models: Overlaps and fuzzy limits' [Lurralde berrikuntzarako ereduak: gainjartzeak eta muga lausoak] tituluaz, David Doloreux Ottawako unibertsitateko irakasle eta adituak eskainitako hitzaldia. Ondoren, mahai ingurua egingo da bertako adituekin.
Workshopa ingelesez egingo da eta azaldu nahi izango du zertan diren lurralde berrikuntzarako ereduak, zer nolako eraginak dituzten lurralde gestioan eta zeintzuk diren berrikuntzarako estrategiak.
David Doloreux katedraduna da Ottawako unibertsitatearen Telfer-eko administrazio eskolan eta enpresa sena, berrikuntza eta lurralde garapenari buruz ikertzeko katedrako titularra. Bere ikerketa lanak bi ardatz nagusi ditu, nagusiki: enpresetako berrikuntzaren determinatzaileak eta herrialde mailako berrikuntza sistemen eta elkarteen dinamika eta funtzioak, Kanada eta Europako eskualde eta sektore ezberdinetan.