-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
Dragoiaren zeinua
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/20 Noiz arte: 2016/04/19
Deskribapena
Asteazkena, apirilaren 20an, 18:30etan, Elkar liburu dendan (Fermin Calbeton kalea, 21. Donostia), Ricardo Alíak El signo del dragón izeneko liburua aurkeztuko du. Hau zodiakoaren inguruan idatzitako trilogiaren lehen alea da eta Maeva Ediciones argitaletxeak kaleratu du. Obra Donostian kokatzen da, zehazki UPV/EHUko Kimika Fakultatean. Autorea bere garaian ikastegi honetako ikasle izan zen. Honela, aurkezpen ekitaldian UPV/EHUko Kimika Fakultateko dekano Iñigo Legorburu izango da. Sarrera librea da.
2012 urteko urtarrilean hasten da istorioa. Dragoiaren Urtearen hasiera da. Donostian bizitza lasai iragaten da. Baina UPV/EHUko Kimika Fakultatean batxilergoko ikasle bat burua moztuta aurkitzen dutenean dena aldatuko da. Hilketaren ikerketa Max Medina Ertzaintzako Homizidioen arloko buruari egokitzen diote. Medinak Erika Lopez gazte laguntzailearen zein Joshua O´Neill zientzia-agentearen laguntza izango du.
Ricardo Alia (Donostia, 1971) xakea eta literatura ditu maite. UPV/EHUko Kimika lizentziatua da eta egun Bartzelonan bizi da. Kimikari lanetan dihardu. ‘El signo del dragón' zodiakoaren inguruan idatzitako trilogiaren lehen alea da.
