-
No es Ormuz. Son los barcos
-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Errenta handienak eta hezkuntza-maila altuenak dituztenen esku daude ibilgailu elektriko gehienak
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
EiTBko ate irekiak
Noiz eta non
Noiztik: 2016/05/09 Noiz arte: 2016/05/11
Deskribapena
Ostiralean, maiatzak 13, 15:00etan, EiTBko Bilboko egoitzan prestakuntza praktikorako beken berri emango die gai horretan interesa duten ikasleei, hain zuen Kazetaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Arte Ederretan azken maila ikasten dutenei zuzenduta dago jardunaldia. Azken eguna izena emateko 2016ko maiatzaren 11n izango da. Jardunaldian parte hartu nahi duten pertsonek mezu bat bidali beharko dute hautaketa@eitb.eus helbidera. Gaia: "ate irekiak jardunaldia" izango da eta mezuan, izen-abizenak eta ENA agertu beharko dira.
Jardunaldi horren bidez, EiTBren eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien, eta Arte Ederretako Fakultateen artean sinatutako hitzarmenaren berri emango zaie bertaratutakoei. Hitzarmen horretan, 2016/2017 ikasturtean 4. maila burutzen ari diren ikasleentzako prestakuntza praktikorako beken oinarriak zehazten dira.
Hitzaldian, beken kopuruaren, baldintzen, eta abarren inguruko informazioa emango da, eta amaitutakoan, egoitza bisitatuko dute.