‘Berdintasunerako bide luzea' erakusketaren bisita gidatua
Noiz eta non
Noiztik: 2016/05/02 Noiz arte: 2016/04/28
Deskribapena
Astelehena, maiatzaren 2an, El largo camino hacia la igualdad (Berdintasunerako bide luzea) erakusketaren doako bisita gidatua egingo da. Jarduera irekia da. Bisitan izango da María Ascensión Martínez Martín historialari eta dokumentalista, erakusketaren arduraduna. Ikastegiko Berdintasun Batzordearen ekimenez jarri da erakusketa, eta Donostiako UPV/EHUKo Zuzenbide Fakultateko bigarren eta hirugarren solairuetan dago ikusgai.
Bisita egin nahi dutenek Donostiako UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatera sartzeko ate nagusian elkartu behar dute astelehenean, maiatzak 2, 13:30ean, erakusketari buruzko kartelaren parean.
Bisitaldiak gutxi gorabehera 40 minutu iraungo du.
Gogorarazten dizuegu erakusketak berdintasun juridikoaren arloan egindako aurrerapenak jorratzen dituela ikuspuntu historiko eta didaktikotik. "Bereziki, laneko eta hezkuntzarako eskubideen esparruan XIX. mendearen amaieratik gaur arte izan diren aurrerapenak erakusten ditu, arreta berezia jarriz emakume donostiarrek egindako lanean", dio Gema Varona Kriminologia Graduko koordinatzaile eta jardueraren antolatzaileak.