euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Biktimen salbamendu eta ebakuazio ariketa, sute-simulazioan

Noiz eta non

2016/05/23 2016/05/23

Deskribapena

Astelehena, maiatzaren 23an, 11:00etan, Easoko Institutu Politeknikoan, Donostian, Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko X. Jardunaldien hasera-ekitaldia egingo da. Jarduera UPV/EHUk suhiltzaileekin, Udaltzaingoarekin eta MARSH enpresarekin elkarlanean antolatu dute. Ekitaldian izango dira Martin Ibabe Donostiako Udaleko Herri Segurtasuneko zinegotzia eta UPV/EHUko, Donostiako Suhiltzaileak, Donostiako Udaltzaingoa zein MARSH-eko ordezkariak.

Biktimadun sute-simulazio ariketak emango die hasiera Jardunaldiei eta dozenaka Donostiako suhiltzailek, DYA eta Cruz Rojako osasun-langilek eta udaltzainek hartuko dute parte bertan, baita institutuko dozenaka ikaslek ere, bakoitza bere rolean: biktimak, zauritu gabeak eta ikusleak. Ariketa horren xedea da esku-hartze, segurtasun eta osasun zerbitzuen koordinazioa hobetu eta larrialdietan nola jokatu behar den ezagutaraztea. Suaren kontrola eta sutea itzaltzeko lanak burutuko dira simulazioan, baita eraikinaren ebakuazioa eta Aginte Postu Aurreratuaren instalazioa ere. Horretaz gain, behin-behineko ospitalea ezarriko da, eta, biktimen salbamendu, arreta eta ebakuazioaren ondoren, zaurituen senideei harrera eta laguntza emozionala emango zaie.

Arratsaldean Jardunaldiek UPV/EHUko Joxe Mari Korta Zentroan jarraituko dute.

Egitaraua eta argibideak