-
No es Ormuz. Son los barcos
-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Errenta handienak eta hezkuntza-maila altuenak dituztenen esku daude ibilgailu elektriko gehienak
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroaren aurkezpen teknikoa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/06/01 Noiz arte: 2016/05/01
Deskribapena
Asteazkenean, ekainak 1, 15:30etan, BEC-eko 3 Pabilioian (Azkue etorbidea, 1. Bizkaia), Makina-erremintako bi urtez behingo erakusketaren harira Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroaren (CFAA) aurkezpen teknikoa egingo da. Azpiegituraren zuzendariak, UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko irakasle eta ikertzaile Norberto López de Lacallek hitzaldia emango du "El CFAA, colaboración para impactar en procesos y máquinas" izenburupean.
Gainera, "CFAA, la visión industrial: colaborar para llegar antes y más lejos. ¿Cómo hacerse socios de este proyecto?" izenburupean egingo den mahai-inguruan parte hartuko dute Alfredo López Diezek, Grupo ITP. Industria de Turbo Propulsores, SA-ko ingeniaritza aurreratuko zuzendariak; Koldo Arandiak, Ibarmia-ko zuzendari nagusiak; eta Borja Emaparanek, Wallair Engine Components-eko (WEC) zuzendari gerenteak.
Zentroari buruzko bideoa: https://youtu.be/Fhrv8PqMnCQ
Kontaktatzeko eta izena emateko: cfaa2015@ehu.eus